Aurkezpena
2006-2007 ikasturtean, berde-berdea ingurumen proiektuak urrats berria eman zuen, ikasle partaideak GPSa baliatuz euren hurbileko ingurunea ikertzeko GPS TXOKOA ekimena.
Abian da, dagoeneko, aurtengoa ere, GPS hargailua eta ikerlanak egiteko baliabideak -ikastaroa, bideoak, gidak…- jarri ditugu ikastetxeen esku.
Horrela, GPSari eskainitako txokoan, ikasleen lanak mapa ikusgarriekin osatuta izango dituzue, eta baita ibilbideetako interesguneak markatuta ere, deskribapen eta argazkiez lagunduta.
Era guztietako aztergaiak izango dituzue ikusgai: herrietako kultura ondarea, zuhaitz motak, landare inbaditzaile arriskutsuak, ibai zein kosta-inguruneko urak… Hori dela eta, ikusgai dagoena ezagutzera gonbidatzen zaitugu.
