Argi kutsadura Irunen

contamluminirun.jpg

Egileak: Irungo San Vicente de Paul ikastetxeko 4. mailako ikasleak.

Data: 2008-2009 ikasturtean.

Prozedura: Ikasleak, Irungo kaleetan barrena ibili dira eta gaizki argiztatzen duten farolak GPSarekin markatzeaz gain argazkiak atera dizkiete. Klasean, argi kutsadurari buruzko azalpen testuak erantsi dituzte markatutako puntuetan. Lan honen helburua hirien argiztapen egokiaren garrantziaz kontzientziatzea izan da.

Ikerketa lana

(Gaztelera hutsean burutua)

Azpeitian-Azkoitian landare inbaditzaileei aurre eginez

azpeiti-azkoiti.jpg

Egileak: Ikasberri Azpeitiko Ikastolako DBH 2ko ikasleak.

Data: 07-08 eta 08-09 ikasturteetan.

Prozedura: Ikasleek, herrian bertakotu diren 3 landare inbaditzaile nagusienak GPS-a baliatuz kokatu dituzte eta Urola bailarako landaretzaren bioaniztasunari eragindako kalteak aztertu. Aztergai izan dituzten landareak: Panpa lezka, Poligono japoniarra eta Buddleja davidii izan dira.

Leer el resto de la entrada »

Miramar Parkea-Ibilbide botanikoa

miramar-wiki.jpg

Egileak: Donostiako Antigua-Luberri Institutuko 1A-1B-1C-1D-1E-1F ikasgelak.

Data: 2008ko ekainean.

Prozedura: Ikasleek, GPS hargailua erabiliz, parkeko zuhaitzak markatu, argazkiak atera eta identifikatzeko datuak hartu zituzten. Klasean, espezie bakotzari buruzko fitxak elaboratu eta parkeko historiari buruzko informazioa bildu zuten.

Ikerketa lana

Nola sortzen dira GPS-rako mapak?

Ibilbiderik onena aurkitzen laguntzeko, memoria-txarteletan dauden datu kartografiko eta mapak erabiltzen dituzte nabigatze-tresnek. Izan ere, barruan daramatzaten maparik gabe, GPSak ez lirateke ezertxo ere izango.

Mapak ekoizten eta merkaturatzen lan egiten duten konpainiek ibilgailu egokituak dituzte, ingurua aztertzeko gai izateko. Mobile Mapping Van edo kartografia mugikorrerako ibilgailuak deitzen zaie.

vehiculo.jpg

 

Tele Atlas Maps enpresak mapa digitalak nola ekoizten eta eguneratzen dituen erakusten du bere webgunean.

 

 

GPSa erabiltzen ikasteko bideoak

GPSaren erabilerak ezagutzeko bideoak” ikastaroaren eduki teorikoen bideo osagarriak dira.

video1.jpg

Bideo hauek irakasle zein ikasleak GPSaren erabileran trebatzea dute helburu, hortaz lehenengo bideoan GPS hargailuaren funtsezko botoiak azaltzen dira.

Bigarrenean GPSaren funtzio nagusienak azaltzen dira; track eta waypointak nola egiten, gordetzen, izendatzen eta borratzen diren…

(gehiago irakurri…)

GPSa erabiltzen ikasteko

ingurune2.jpg

GPSaren erabilerak ezagutzen” ikastaroa DBHko irakasle eta ikasleei zuzendurik dago. GPSaren maneiua erakusteaz gain, ikastetxeetan helburu hezigarriekin nola erabili daitekeen ere azalduko da. GPS hargailuaz baliatuz, zentroetan egiten ohi diren ekintza ezberdinak; irteerak, bisitaldiak… mapa ikusgarrietan nola erakus daitezkeen irakatsiko da, nahi diren azalpen, argazki edota bideoak gaineratuz. Ikastetxeetan eginiko lanak GPS Txoko honetan argitara emango dira.

Oiartzun ibaia aztertzen

Haurtzaro Ikastolako Zientzia Tailerreko ikasleek, Ibaialde programaren bitartez, Oiartzun ibaiaren azterketa burutu ohi dute.

oiartzun-ibaia.jpg
GPSaz baliatuz, ikerketa eremua mapa ikusgarri batean plazaratuta ikus daiteke jarraian, bai eta jarduera honetako beste lanak ere.

  

Ikerketa lana

Lan osagarria