‘2007/08 kurtsoa’ kategoriako edukiak

Ibaialde: Abendaño-Iñurritza

Pagoeta eta inguruko mendietatik jaisten diren errekek ABENDAÑO-IÑURRITZA arroa osatzen dute. Lehen eremu hau padura handi bat izan zen eta gaur egun kanalizatuta dago errepideraino. Handik BIOTOPO BABESTUTA hasten da eta duna eta padura zati txikien artean bokaleraino joaten da Zarauzko ibaiaren azken ibilgunea.

inurritzako-padura.jpg

Zarauzko Lizardi Institutuko Bio-Geo mintegiko irakasle eta DBHko ikasleek, Agenda 21 eta Ibaialde programaz baliatuz, Abendaño-Iñurritza ibaia aztertu dute. GPS ikastaroan ikasitakoa aplikatu dute eta lortutako emaitzekin hemen ikusgai duzuen lantxoa egin dute.

(gehiago irakurri…)

Azpeitiko kirolguneak

2007-2008 ikasturtean, Urola Ikastolako DBH 2. mailako ikasle talde batek GPSarekin eginiko lana duzue ikusgai.

urola.jpg

 

Herrian zehar eginiko ibilbide bati jarraituz, Azpeitian kirola eta aisialdirako dauden guneak ezagutuko dituzu.

 

(gehiago irakurri…)

Mugikortasun Astea 2008

Oiartzun herrian, eta Eskola Agenda 21 proiektuaren barruan, 2008ko maiatzaren 12-16 bitarteko asterako gauzaturiko ekimen nagusiak dituzue ikusgai.

oinbusa9.jpg

Haurtzaro Ikastolako DBH-4. mailako ikasleek ikasturtean zehar eginiko lanaren emaitza jasotzen da bertan.

Batetik, gabonak aldean, Oiartzungo Mugikortasun Diagnosia osatu, eta bestetik, mugikortasunaren ikuspegitik arrisku-gune nagusienak identifikatu.

Maiatzan, aipaturiko astean, bi OINBUS antolatu ziren, Elizalde Herri Eskola eta Udalarekin batera:

  • Ugaldetxoko Oinbusa
  • Altzibarreko Oinbusa

Azkenik, ikasleak ikastolara lasai oinez eta bide seguruetatik joan zitezen BIDE SEGURUAK deituriko ibilbideak markatu zituzten.

(gehiago irakurri…)

Arotz Eneara irteera

Mendata Institutuko (Deba) 2. DBHko ikasleak 2008ko martxoaren bukaeran, Arotz Enea (Etxarri-Larraun) ingurumen-eskolara egin zuten irteera.

mendata.jpgGPSaren laguntzaz Debatik irtenda eginiko bidaia eta Nafarroako Larraungo bailaratik eginiko bi txangoak markatu zituzten.

Gaineratzen diren mapetan beraiek ikusi eta ikasitakoa deskribaturik azaltzen da, argazkiez lagunduta.

(gehiago irakurri…)

Pasai Donibane-Azterkosta2007

Lezo Institutuko 4. DBHko ikasleek 2007ko azaroan Azterkosta programan parte hartu genuen. Talde parte-hartzaileek 6 laginketa puntuetan aritu gara datuak biltzen beharrezko baliabideekin: GPSa, uraren analisia egiteko materiala, argazki kamera, etab.

kalaburtza2.jpgIngurunea zehatz-mehatz aztertzeko, laginketa puntu bakoitzeko galdetegia bete dugu honako datuak jasoz: ingurunearen ezaugarriak, bertako izaki bizidunak, ingurumen arazoak…

Jasotako informazioa laburbilduta gaineratu dugu mapan, laginketa puntu bakoitzaren argazkiekin batera.

(gehiago irakurri…)