Landare inbaditzailea Azpeitian
Ikasberri Azpeitiko Ikastolatik, 06-07 ikasturtean, DBH 2rako, berde-berdeak abian jarritako proiektu berriari baietza eman genion: GPS hargailua erabiliz gure ingurunea hobeki ezagutzen laguntzeko proiektuari.

GPS-a erabiliz egin dugun lan honetan, ikertzaile bihurtu gara eta Azpeitikoa egin den landare inbaditzaile bat ezagutu, behatu eta ikertu dugu. Landare inbaditzaile honek Poligono japoniarra izena du, (Reynoutria edo Fallopia japonica) hain zuzen ere.
Herriko ekialdeko sarreran dagoen Magdalenako ermitan hasiera eman genion ibilbideari, Urola ibai ertzean zehar Loiolaraino, 3ren bat kilometro eginez, eta interes guneak behatuz. Itzulera Urola ibaiko beste ertzetik egin genuen.
Zoritxarrez guk uste baino errazagoa da hauek topatzea oso hedatuak bai daude. Hemen azaltzen direnak; Reynoutria japonica eta Buddleja lekua hartzen ari dira ibai bazterretan eta bertako espezieak alboratzen.
Gure herriko zuhaitzak ezagutu ahal izateko gure irakaslea den Gurutz Ikutzak ibilbidea diseinatu zuen. GPSa eta argazki kamera eskuen artean hartu eta hortxe irten ginen Andoaingo flora ezagutzera.
GPS harturik euren institututik irten eta herriko kaleetatik barrena, Kalbeton Zumardirainoko joan etorria egin zuten.
Bertan, gure herriko Vista Alegre parkean dauden hainbat zuhaitz espezie paregabe erakutsi nahi izan ditugu.


