‘2006/07 kurtsoa’ kategoriako edukiak

Landare inbaditzailea Azpeitian

Ikasberri Azpeitiko Ikastolatik, 06-07 ikasturtean, DBH 2rako, berde-berdeak abian jarritako proiektu berriari baietza eman genion: GPS hargailua erabiliz gure ingurunea hobeki ezagutzen laguntzeko proiektuari.

ikasleak.jpg
GPS-a erabiliz egin dugun lan honetan, ikertzaile bihurtu gara eta Azpeitikoa egin den landare inbaditzaile bat ezagutu, behatu eta ikertu dugu. Landare inbaditzaile honek Poligono japoniarra izena du, (Reynoutria edo Fallopia japonica) hain zuzen ere.

(gehiago irakurri…)

Azpeititik ibilbidea

Jarraian aurkezten den mapa ikusgarri batean ikus dezakezue Ikasberri Azpeitiko Ikastolako 2. DBHko ikasleek GPS-az baliatuz gure herritik eginiko ibilbidea.

zelai-luze.jpgHerriko ekialdeko sarreran dagoen Magdalenako ermitan hasiera eman genion ibilbideari, Urola ibai ertzean zehar Loiolaraino, 3ren bat kilometro eginez, eta interes guneak behatuz. Itzulera Urola ibaiko beste ertzetik egin genuen.

Ibilbidea deskribatzeko gaineratzen diren argazkiak, 2007ko urtarrilaren 5an aterara daude eta elurra da protagonista nagusiena.

(gehiago irakurri…)

Hernaniko Espezie Inbaditzaileak

Hernaniko Helduen Heziketarako zentroko zenbait ikasle, Natur Zientzietako gelan, espezie inbaditzaileen gaia landu dugu eta gure herrian topa daitezkeenak ikertzera irten gara.

hernani.jpgZoritxarrez guk uste baino errazagoa da hauek topatzea oso hedatuak bai daude. Hemen azaltzen direnak; Reynoutria japonica eta Buddleja lekua hartzen ari dira ibai bazterretan eta bertako espezieak alboratzen.

Ikus lana merezi du eta!

(gehiago irakurri…)

Andoaingo zuhaitzak

Aita Larramendi Ikastolako DBHko 4.mailako ikasle talde bat gara. 2006-07 ikasturtean, biologia alorrean Andoaingo flora biodibertsitatea aztertu genuen.

andoain.jpgGure herriko zuhaitzak ezagutu ahal izateko gure irakaslea den Gurutz Ikutzak ibilbidea diseinatu zuen. GPSa eta argazki kamera eskuen artean hartu eta hortxe irten ginen Andoaingo flora ezagutzera.
Esan beharra dago asko ikasi dugula ikerketa lan honekin eta gure ezagutza berri hauek guztiei zabaltzea dugula helburu. Goza ezazue!!!

(gehiago irakurri…)

Deba Ezagutzen

Mendata Institutuko 1A eta 1B gelako ikasleek, Natur Zientzietako klasean bi lantxo hauek burutu zituzten.

calbeton.jpgGPS harturik euren institututik irten eta herriko kaleetatik barrena, Kalbeton Zumardirainoko joan etorria egin zuten.

Bertako eraikuntzak eta parkeko landare ederrak ezagutzera gonbidatzen gaituzte bisitaldi birtual honen bidez.

(gehiago irakurri…)

Vista Alegre parkeko ibilbidea

Zarauzko Lizardi Institutuko 1.mailako, 4 geletako ikasleak eginiko lana da.

palmondoa.jpgBertan, gure herriko Vista Alegre parkean dauden hainbat zuhaitz espezie paregabe erakutsi nahi izan ditugu.

Jatorri kuriosoa duten zuhaitzak aurkitu ditugu bertan eta parke eder hau bisitatzera animatu nahi zaituztegu.

(gehiago irakurri…)

Japoniako falopia Lezon

Lezo Institutuko Laborategi Tailerreko ikasleek eginiko lana.

fallopia.jpg
Ikerketa Zubitxo erreka eta bere ingurunean burutu zen, eta GPS hargailuarekin Fallopia japonica espezie inbaditzaileak hartutako eremuak markatu ziren.

(gehiago irakurri…)

Izpegi-Elorrieta ibilbidea

Baigorriko Jean Poujou Ikastetxeko eta Tolosako Hirukide-Eskolapioak Ikastetxeko, 2. DBHko ikasleek, Izpegitik Elorrietarako bidean eginiko elkarlan hau aurkezten digute.

hirukide.jpg

Ibilbidean zehar, ekosistema berezia den turbategia deskribatzeaz gain, bidean topaturiko interes guneak azaltzen dituzte hiru hizkuntzatan.

(gehiago irakurri…)

Oiartzun ibaia aztertzen

Haurtzaro Ikastolako Zientzia Tailerreko ikasleek, Ibaialde programaren bitartez, Oiartzun ibaiaren azterketa burutu ohi dute.

oiartzun-ibaia.jpg
GPSaz baliatuz, ikerketa eremua mapa ikusgarri batean plazaratuta ikus daiteke jarraian, bai eta jarduera honetako beste lanak ere.

(gehiago irakurri…)