‘Berriak’ kategoriako edukiak

Bereizmen handiagoa Google Earth-en

GeoEye-1 izena duen satelite berri bat dabil Lurraren inguruan 680 kilometro baino gehiagoko altueran eta zazpi kilometro segunduko abiaduran.

krakatua.jpgGeoEye-1 argazki satelite zibiletan aurreratuena da eta txuri-beltzean 0,45 metrora eta koloretan 1,65 metrora iristen den bereizmena duten irudiak bidaliko dizkie zenbait enpresari, haien artean Google, zeinek horrela Google Earth-en zerbitzua hobetu duen. 

  (gehiago irakurri…)

Wikiloc Google Earth-en

Tecnomaps-i esker jakin dugu Wikiloc-ek Google Earth-en kapa bat jarri duela non GPS-ko ibilbideak ikusten diren.

wikidena1.jpg wikiruta.jpg

Horrez gain, ibilbideari buruzko informazio osagarriak eskainiko ditu, ibilbidearen iraupena eta hartzen duen gehieneko altuera, besteak beste. Gainera kapa honek mendi espedizioak ikustea ahalbidetuko du eta baita urpeko ibilaldiak ere. Tecnomaps-en artikulua irakurri (gazteleraz).

(gehiago irakurri…)

Miramoneko altxorra

Aspalditik geneukan buruan geocache bat egitea eta duela egun pare bat GPSa hartu eta Miramonen ezkutatuta dagoen altxorraren bila abiatu ginen.

Hau izan da gure lehenengo Geocache-a.

Geocaching-en web orritik ibilaldiko lehenengo koordenadak GPS aparatuan sartu eta hurrengo koordenadak aurkitzeko pistak inprimatu genituen. Hiru pistaz osatua zegoen ibilaldia eta bilaketak 2 ordu inguru irauten zituela jartzen zuen.

 

(gehiago irakurri…)

Zer da Geocaching-a?

Seguru azken aldian behin baino gehiagotan entzun duzula, baina… Ba al dakizu zer den Geocaching-a??

 Mundu osoan zehar zabaldu den “altxorraren bila” da eta edonork parte har dezake! 220  herrialde baino gehiagotara iritsi da dagoeneko, munduan zehar 367.375 altxor daudelarik, eta Euskal Herrian ere hainbat altxor daude ezkutatuta.

Abentura gogoa badaukazu, GPS aparatu bat lortzea besterik ez zaizu falta jolasari ekiteko!

(gehiago irakurri…)

Munduari buelta familian

Urtebetez munduari buelta eman zion familiaren historia da.

mundubira21.jpg

Bidaiaren liburua Google Earth-en

Web orrialdea ere badute, Armageddon Pills, bertan argazki, irudi eta historia txundigarriak topa daitezke.

Paisaia baten “Emotimapa”

Mapa interaktibo edo “emotimap” honetan, Woncester-eko ibai inguruneko ibilbideak pertsonen gain eragindako emozioak jasotzen dira, GPS, soinu grabazio eta argazkien bidez.

Proiektu honetan bilduriko informazioa kontutan hartuko da, ibai ertza egokitzeko planetan:

worcester-mapa.jpg

Worcester Waterfront Project “Emotimap”

Munduko toki kutsatuenak 2007an

Lurreko toki kutsatuenak 2007an (World’s Worst Polluted Places 2007), Blacksmith Institute-aren esanetan.

mapaconta1.jpg

Google Earth-en ikusteko

Track-ak marrazteko jokoa

Joko honetan zeuk marraztuko duzu ibilbidea, lera bertatik joan dadin. Eginez ikasten denez, jo helbide honetara Linerider.com

Hona hemen adibide bat:

Automobilentzako GPS-aren ordezkoa?

Virtual Cable nabigatzaileak etorkizunean gidatzea erraztu dezake.

virtual_cable.jpg

Baina, zer da Virtual Cable? Automobilen haizetakoan txertaturiko nabigatzailea da, jarraitu beharreko bidea, lerro edo kable gorriz haizetakoan erakusten duena.

Afrika ezagutu Google Earth bidez

Kontinente honi buruzko ezaguerak frogatu ditzakezu galdetegi honen bidez. National Geographic-ek egina da, My Wonderful World hezkuntza programarako.

google-afrika.jpg

Galdetegia zuzenean deskargatzen da Google Earth-en, beraz aurretik instalatuta eduki beharko duzu.

Ingelesa praktikatzeko ere balio dezake, eta erantzuna aukeratu ondoren, bi aldiz bere gainean klikatuz, zuzenean joko duzu erantzunaren gune geografikora.

icono.jpg Geography Awaneress Quiz