‘Berriak’ kategoriako edukiak

Altxorraren bila Google Earth-en

Berde-berdea ingurumen proiektuak egindako lehenengo lehiaketan munduko itsasontzirik luzeenaren bila ibili ginen, orain, badugu erronka berri bat. Martxan jarri den bigarren lehiaketak gure planetako zoko interesgarrriak deskubritu eta ikertzea proposatzen digu, Google Earth-en burututako bidaia birtual bati esker.

altxorrarenbila.jpg

Altxorraren bila” izena du lehiaketak, eta maiatzaren bukaerara arte, ezagutzea merezi duten munduko zenbait lekutara bidaiatzeko aukera eskainiko digu, bisitaleku bakoitzean aurkituko ditugun pistei jarraituz, eta egiten zaizkigun galderei erantzunez.

(gehiago irakurri…)

Nola sortzen dira GPS-rako mapak?

Ibilbiderik onena aurkitzen laguntzeko, memoria-txarteletan dauden datu kartografiko eta mapak erabiltzen dituzte nabigatze-tresnek. Izan ere, barruan daramatzaten maparik gabe, GPSak ez lirateke ezertxo ere izango.

Mapak ekoizten eta merkaturatzen lan egiten duten konpainiek ibilgailu egokituak dituzte, ingurua aztertzeko gai izateko. Mobile Mapping Van edo kartografia mugikorrerako ibilgailuak deitzen zaie.

vehiculo.jpg

 

Tele Atlas Maps enpresak mapa digitalak nola ekoizten eta eguneratzen dituen erakusten du bere webgunean.

 

 

Arriskuan dauden Hizkuntzen Munduko Atlasa

Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarentzako Nazio Batuen Erakundeak (Unesco) argitaratu duen, “Arriskuan dauden hizkuntzen munduko Atlas Interaktiboaren” bidez,  mundu osoan galtzeko arriskuan dauden 2.500 hizkuntzen, eta horien artean euskararen, egoerari buruzko informazioa eta datuak eskura daitezke.

lenguas-en-peligro.jpg

El Prado Google Earth-en

Google Earth-en kapa berri hau ikusteko: Edificios 3D aktibatu > Mapan zoom eginez > Museo Nacional del Prado ikonoa bilatu eta sakatu.

prado.jpg

Geografia ikasteko jokoak

geography-game.jpg

 

Geography-map-games.com webgune honetan,  joku didaktikoak aurki daitezke lurralde ezberdinetako herriak mapetan kokatzen ikasteko.

 

 

Vendée Globe proba Google Earth-en

Vendée Globe proba Les Sables d’Olonen (Frantzia) hasi zen azaroak 9an. Lehiatzen ari diren marinelek munduari bira eman beharko diote geldialdirik egin gabe.

43.000 kilometro egingo dituzte Lurraren inguruan, eta, gutxi gorabehera, 90 eta 100 egun artean beharko dituzte horretarako. Vicentt Riourena da marka: 2005eko ekitaldian 87 egun behar izan zituen.

vendee-globe.jpgProba jarraitzeko:

Google Earth bidez marinelen posizioak ikus daitezke, 6 orduero automatikoki aktualizatzen direlarik.

Kontsultatu Vendée Globe web orri ofiziala.

Antzinako Erroma 3Dtan

Google Earth-ek aurkeztutako kapa berri hau, Capas->Galería->La antigua Roma en 3D irekiz, ikus daiteke. K.o 320. urtean Erroma nolakoa zen ezagutu daiteke, 1 milioi biztanle zituenean, eta munduko hiririk handiena zenean.

Ikus Googlek kapa berria aurkezteko eginiko bideoa:

Munduko panoramikak

Munduko Panoramikak egitasmoa (The World Wide Panorama) 2004ko martxoan hasi zen, hiruhileroko deialdi erregularra bihurtu delarik.

world-wide.jpg

Mundu osoko argazkilariak gonbidatuta daude bertan parte hartzera. Gai konkretu bat proposatzen da deialdietan; Energia, Ura, Zubiak… eta argazki panoramikoak munduko mapan plazaratzen dira.

Panoramika bat ordenagailuz egindako irudi berezia da non ikusleak argazkiari buelta osoa eman diezaiokeen: baliabide iraultzailea leku eta momentu baten osoko testigantza emateko, bertan egoteari hurbilena!

Google Earth-en azkena: Lehiaketak

Wally eta munduko itsasontzirik luzeena bilatzea proposatzen digute sarean aurkitu ditugun bi lehiaketa berrik, bietan bilaketa burutzeko Google Earth erabiltzen delarik.

(gehiago irakurri…)

I.Geocaching hezitzailea

Urriaren 13an Gipuzkoako I.Geocaching hezitzailea burutu zen berde-berdearen festa zela eta. Festan Gipuzkoako sei ikastetxek parte hartu zuten eta bakoitzetik lau ikaslek “altxorraren bilaketa” berezi honetan jolastu ahal izan zuten.

“Geocaching” ingelesetik hartutako termino hau lehen aldiz entzuten dutenentzat, labur azaltzeko, ohiko altxorraren bila jolasa da, hau da, puntuz puntu eta bakoitzean aurkitzen diren pistak jarraituz ezkutatuta dagoen kokalekuraino iristen saiatzea.

(gehiago irakurri…)