‘Orokorra’ kategoriako edukiak

Munduko panoramikak

Munduko Panoramikak egitasmoa (The World Wide Panorama) 2004ko martxoan hasi zen, hiruhileroko deialdi erregularra bihurtu delarik.

world-wide.jpg

Mundu osoko argazkilariak gonbidatuta daude bertan parte hartzera. Gai konkretu bat proposatzen da deialdietan; Energia, Ura, Zubiak… eta argazki panoramikoak munduko mapan plazaratzen dira.

Panoramika bat ordenagailuz egindako irudi berezia da non ikusleak argazkiari buelta osoa eman diezaiokeen: baliabide iraultzailea leku eta momentu baten osoko testigantza emateko, bertan egoteari hurbilena!

Google Earth-en azkena: Lehiaketak

Wally eta munduko itsasontzirik luzeena bilatzea proposatzen digute sarean aurkitu ditugun bi lehiaketa berrik, bietan bilaketa burutzeko Google Earth erabiltzen delarik.

(gehiago irakurri…)

I.Geocaching hezitzailea

Urriaren 13an Gipuzkoako I.Geocaching hezitzailea burutu zen berde-berdearen festa zela eta. Festan Gipuzkoako sei ikastetxek parte hartu zuten eta bakoitzetik lau ikaslek “altxorraren bilaketa” berezi honetan jolastu ahal izan zuten.

“Geocaching” ingelesetik hartutako termino hau lehen aldiz entzuten dutenentzat, labur azaltzeko, ohiko altxorraren bila jolasa da, hau da, puntuz puntu eta bakoitzean aurkitzen diren pistak jarraituz ezkutatuta dagoen kokalekuraino iristen saiatzea.

(gehiago irakurri…)

Bereizmen handiagoa Google Earth-en

GeoEye-1 izena duen satelite berri bat dabil Lurraren inguruan 680 kilometro baino gehiagoko altueran eta zazpi kilometro segunduko abiaduran.

krakatua.jpgGeoEye-1 argazki satelite zibiletan aurreratuena da eta txuri-beltzean 0,45 metrora eta koloretan 1,65 metrora iristen den bereizmena duten irudiak bidaliko dizkie zenbait enpresari, haien artean Google, zeinek horrela Google Earth-en zerbitzua hobetu duen. 

  (gehiago irakurri…)

Wikiloc Google Earth-en

Tecnomaps-i esker jakin dugu Wikiloc-ek Google Earth-en kapa bat jarri duela non GPS-ko ibilbideak ikusten diren.

wikidena1.jpg wikiruta.jpg

Horrez gain, ibilbideari buruzko informazio osagarriak eskainiko ditu, ibilbidearen iraupena eta hartzen duen gehieneko altuera, besteak beste. Gainera kapa honek mendi espedizioak ikustea ahalbidetuko du eta baita urpeko ibilaldiak ere. Tecnomaps-en artikulua irakurri (gazteleraz).

(gehiago irakurri…)