‘Formakuntza’ kategoriako edukiak

GPS eta Google Earth, ingurunea modu berrian ikertzeko tresnak

Naturgaiak eginiko ikasmateriala, animazio eta jardueraz osatua, DBH eta Batxilergoko ikasleei zuzendua dago.

gpsotxiki.jpg

Gero eta ohikoagoa da GPSa erabiltzea leku batetik bestera mugitzeko, eta mundua hobeto ezagutzeko Google Earthera jotzen dugu.  Ezagutzen al dituzu tresna hauek eskaintzen dituzten aplikazio didaktikoak? Museoak barrutik ikusi nahi badituzu, distantziak neurtu, irudi historikoak ikusi, munduan zehar bidaiatu, ingurunea aztertzeko lan txikiak egin, eta abar, ikas ezazu baliabide hauek erabiltzen.

Lotura:  GPS eta Google Earth, ingurunea modu berrian ikertzeko tresnak.

Ikastaroa: GPSaren ezagutza eta erabilera

Ikasleak motibatzen lagunduko dizun tresna bat menperatzen ikasi nahi? GPSaNaturgaiak 30 orduko online ikastaro bat eskaintzen du. Bertan, GPS teknologiaren oinarriak eta GPS esku hargailuaren erabilpena ezagutu, eta beharrezko diren zenbait programa eta aplikazio erabiltzen ikasiko dugu: TrackMaker, MapSource, Wikiloc, OziExplorer (oinarrizkoena). Guzti hau era grafiko eta errazean, azalpen bideoen erabilpenari esker. Gainera, ibilaldiak, hezkuntza-materialak eta abar prestatuko ditugu. Ikastaroa 2009ko Azaroaren 30ean hasiko da eta 80 €ko kostua izango du.
Informazio gehiago eta izen ematea: GPSaren ezagutza eta erabilera

GPSa erabiltzen ikasteko bideoak

GPSaren erabilerak ezagutzeko bideoak” ikastaroaren eduki teorikoen bideo osagarriak dira.

video1.jpg

Bideo hauek irakasle zein ikasleak GPSaren erabileran trebatzea dute helburu, hortaz lehenengo bideoan GPS hargailuaren funtsezko botoiak azaltzen dira.

Bigarrenean GPSaren funtzio nagusienak azaltzen dira; track eta waypointak nola egiten, gordetzen, izendatzen eta borratzen diren…

(gehiago irakurri…)

GPSa erabiltzen ikasteko

ingurune2.jpg

GPSaren erabilerak ezagutzen” ikastaroa DBHko irakasle eta ikasleei zuzendurik dago. GPSaren maneiua erakusteaz gain, ikastetxeetan helburu hezigarriekin nola erabili daitekeen ere azalduko da. GPS hargailuaz baliatuz, zentroetan egiten ohi diren ekintza ezberdinak; irteerak, bisitaldiak… mapa ikusgarrietan nola erakus daitezkeen irakatsiko da, nahi diren azalpen, argazki edota bideoak gaineratuz. Ikastetxeetan eginiko lanak GPS Txoko honetan argitara emango dira.