Altxorraren bila Google Earth-en

Berde-berdea ingurumen proiektuak egindako lehenengo lehiaketan munduko itsasontzirik luzeenaren bila ibili ginen, orain, badugu erronka berri bat. Martxan jarri den bigarren lehiaketak gure planetako zoko interesgarrriak deskubritu eta ikertzea proposatzen digu, Google Earth-en burututako bidaia birtual bati esker.

altxorrarenbila.jpg

Altxorraren bila” izena du lehiaketak, eta maiatzaren bukaerara arte, ezagutzea merezi duten munduko zenbait lekutara bidaiatzeko aukera eskainiko digu, bisitaleku bakoitzean aurkituko ditugun pistei jarraituz, eta egiten zaizkigun galderei erantzunez.

Ikertzaile onak bagara New York, Londres, Egipto… eta beste hainbat toki bisitatu ahal izango ditugu. Gainera, behin bidaia burutu eta galdera guztiei erantzun diegunean, erantzunak bidali, eta sarien zozketan parte hartuko dugu. Zorte pixka batekin mp4 musika-bideo errepoduzitzaile bat lor dezakegu!

Munduan barrena bidaiatzera ausartzen garen ikertzaile guztiek gure txokoa izango dugu, berde-berdea web gunean ikusgai izango den munduko mapa erraldoi batean agertuko gara!

Animatu parte hartzera!

Gogoratu Munduko itsasontzirik luzeena lehiaketa

Iruzkina idatzi