Altxorraren bila Google Earth-en
Berde-berdea ingurumen proiektuak egindako lehenengo lehiaketan munduko itsasontzirik luzeenaren bila ibili ginen, orain, badugu erronka berri bat. Martxan jarri den bigarren lehiaketak gure planetako zoko interesgarrriak deskubritu eta ikertzea proposatzen digu, Google Earth-en burututako bidaia birtual bati esker.

“Altxorraren bila” izena du lehiaketak, eta maiatzaren bukaerara arte, ezagutzea merezi duten munduko zenbait lekutara bidaiatzeko aukera eskainiko digu, bisitaleku bakoitzean aurkituko ditugun pistei jarraituz, eta egiten zaizkigun galderei erantzunez.
