Artxiboa November, 2009

Ikastaroa: GPSaren ezagutza eta erabilera

Ikasleak motibatzen lagunduko dizun tresna bat menperatzen ikasi nahi? GPSaNaturgaiak 30 orduko online ikastaro bat eskaintzen du. Bertan, GPS teknologiaren oinarriak eta GPS esku hargailuaren erabilpena ezagutu, eta beharrezko diren zenbait programa eta aplikazio erabiltzen ikasiko dugu: TrackMaker, MapSource, Wikiloc, OziExplorer (oinarrizkoena). Guzti hau era grafiko eta errazean, azalpen bideoen erabilpenari esker. Gainera, ibilaldiak, hezkuntza-materialak eta abar prestatuko ditugu. Ikastaroa 2009ko Azaroaren 30ean hasiko da eta 80 €ko kostua izango du.
Informazio gehiago eta izen ematea: GPSaren ezagutza eta erabilera