Artxiboa June, 2009

Argi kutsadura Irunen

contamluminirun.jpg

Egileak: Irungo San Vicente de Paul ikastetxeko 4. mailako ikasleak.

Data: 2008-2009 ikasturtean.

Prozedura: Ikasleak, Irungo kaleetan barrena ibili dira eta gaizki argiztatzen duten farolak GPSarekin markatzeaz gain argazkiak atera dizkiete. Klasean, argi kutsadurari buruzko azalpen testuak erantsi dituzte markatutako puntuetan. Lan honen helburua hirien argiztapen egokiaren garrantziaz kontzientziatzea izan da.

Ikerketa lana

(Gaztelera hutsean burutua)

Azpeitian-Azkoitian landare inbaditzaileei aurre eginez

azpeiti-azkoiti.jpg

Egileak: Ikasberri Azpeitiko Ikastolako DBH 2ko ikasleak.

Data: 07-08 eta 08-09 ikasturteetan.

Prozedura: Ikasleek, herrian bertakotu diren 3 landare inbaditzaile nagusienak GPS-a baliatuz kokatu dituzte eta Urola bailarako landaretzaren bioaniztasunari eragindako kalteak aztertu. Aztergai izan dituzten landareak: Panpa lezka, Poligono japoniarra eta Buddleja davidii izan dira.

(gehiago irakurri…)