Azpeitian-Azkoitian landare inbaditzaileei aurre eginez

azpeiti-azkoiti.jpg

Egileak: Ikasberri Azpeitiko Ikastolako DBH 2ko ikasleak.

Data: 07-08 eta 08-09 ikasturteetan.

Prozedura: Ikasleek, herrian bertakotu diren 3 landare inbaditzaile nagusienak GPS-a baliatuz kokatu dituzte eta Urola bailarako landaretzaren bioaniztasunari eragindako kalteak aztertu. Aztergai izan dituzten landareak: Panpa lezka, Poligono japoniarra eta Buddleja davidii izan dira.

Ikerketa lanaren emaitza ordenagailura pasa, eta Wikiloc eta Google Earth programen bidez, landare inbaditzaileen kokagune guztiak mapa batean plazaratu dituzte, eta puntuen gainean sakatuz, hauetako bakoitzari dagozkion argazki, datu eta zehaztapen guztiak eskura daitezke.

Baina ikerketa lanaz gain, praktikan landare inbaditzaileen aurka ekiteko jarraibideak finkatu dituzte, eta protokolo batean zehaztu. Langintza honetan, Aranzadi Zientzia Elkarteko, Botanika Saileko kideen laguntza jaso dute. Herritarrei eta, erradikazio lanari ekiteko eskumena duten Udaletxe eta Foru Aldundiari lan honen berri emateko, ingurumen proiektu osoa bilduma batean jaso dute.

Ikerketa lana

  • Wikiloc-en bidez ikusteko sakatu hemen.
  • Google Earth-en bidez ikusteko sakatu hemen.

Lan osagarria

One Response to “ Azpeitian-Azkoitian landare inbaditzaileei aurre eginez ”

  1. Lucia Says:

    Estoy interesada en los trabajos que se han realizado con la planta Fallopia japonica, ya que estoy haciendo un trabajo parecido. Como prodria ponerme en contacto con vosotros?

    Gracias

Iruzkina idatzi