Nola sortzen dira GPS-rako mapak?
Ibilbiderik onena aurkitzen laguntzeko, memoria-txarteletan dauden datu kartografiko eta mapak erabiltzen dituzte nabigatze-tresnek. Izan ere, barruan daramatzaten maparik gabe, GPSak ez lirateke ezertxo ere izango.
Mapak ekoizten eta merkaturatzen lan egiten duten konpainiek ibilgailu egokituak dituzte, ingurua aztertzeko gai izateko. Mobile Mapping Van edo kartografia mugikorrerako ibilgailuak deitzen zaie.
Tele Atlas Maps enpresak mapa digitalak nola ekoizten eta eguneratzen dituen erakusten du bere webgunean.
- Gehiago jakiteko ikus, Teknopoliseko GPS Mapak erreportaia. Iturria: Elhuyar.

