Vendée Globe proba Google Earth-en
Vendée Globe proba Les Sables d’Olonen (Frantzia) hasi zen azaroak 9an. Lehiatzen ari diren marinelek munduari bira eman beharko diote geldialdirik egin gabe.
43.000 kilometro egingo dituzte Lurraren inguruan, eta, gutxi gorabehera, 90 eta 100 egun artean beharko dituzte horretarako. Vicentt Riourena da marka: 2005eko ekitaldian 87 egun behar izan zituen.
Proba jarraitzeko:
Google Earth bidez marinelen posizioak ikus daitezke, 6 orduero automatikoki aktualizatzen direlarik.
Kontsultatu Vendée Globe web orri ofiziala.
