Munduko panoramikak
Munduko Panoramikak egitasmoa (The World Wide Panorama) 2004ko martxoan hasi zen, hiruhileroko deialdi erregularra bihurtu delarik.
Mundu osoko argazkilariak gonbidatuta daude bertan parte hartzera. Gai konkretu batĀ proposatzen da deialdietan; Energia, Ura, Zubiak… eta argazki panoramikoakĀ munduko mapanĀ plazaratzen dira.
Panoramika bat ordenagailuz egindako irudi berezia da non ikusleak argazkiari buelta osoa eman diezaiokeen: baliabide iraultzailea leku eta momentu baten osoko testigantza emateko, bertan egoteari hurbilena!

