Google Earth-en azkena: Lehiaketak

Wally eta munduko itsasontzirik luzeena bilatzea proposatzen digute sarean aurkitu ditugun bi lehiaketa berrik, bietan bilaketa burutzeko Google Earth erabiltzen delarik.


Lehenengoa, berde-berdea proiektuaren barruan jarri da abian eta munduko itsasontzirik luzeena aurkitzean datza. Google Earth erabiliz portu eta kanal guztiak arakatu ditzakegu petrolio-ontzi, trasatlantiko… erraldoien bila. Jolasteaz gainera, gure partaidetzarekin Munduko itsaso-zirkulazioaren mapa osatzen lagunduko dugu, mapa hau lehiaketaren orrialdean ikus dezakegu.

Bigarrena Erresuma Batutik datorkigu eta liburuetan jertse eta txano marra gorri eta zuridunak, galtza urdinak eta betaurrekoak zituen pertsonaia bilatzen orduak igarotzen genituen garaiak dakarzkigu burura. Lehiaketa hau burutzeko Google Earth-eko kapa berri bat sortu dute, horrela, aste oso batean zehar Wally egunero munduko toki ezberdin batean ezkutatuko da. Bilaketan laguntzeko internet bidez pistak lortu ditzakegu. Lehiaketari buruz jakin beharreko guztia orrialde honetan aurkituko duzu: Non dago Wally? (Ingelesez)   

Iruzkina idatzi