Bereizmen handiagoa Google Earth-en
GeoEye-1 izena duen satelite berri bat dabil Lurraren inguruan 680 kilometro baino gehiagoko altueran eta zazpi kilometro segunduko abiaduran.
GeoEye-1 argazki satelite zibiletan aurreratuena da eta txuri-beltzean 0,45 metrora eta koloretan 1,65 metrora iristen den bereizmena duten irudiak bidaliko dizkie zenbait enpresari, haien artean Google, zeinek horrela Google Earth-en zerbitzua hobetu duen.
Berrikuntza hauek pribatutasunaren inguruko eztabaida eta kezka sortzen dute. Baina oraingoz, 50 zentimetroko bereizmenarekin autoak identifikatu daitezkeen arren ezin da gauza bera egin pertsonekin.
Artikulua irakurri (gazteleraz)

24. 09 24, 20085.31 pm at
no se tiene una dirección donde poder requerir el servicio fotografico de determinada zona que en situaciones de urgencia se necesita.