Wikiloc Google Earth-en

Tecnomaps-i esker jakin dugu Wikiloc-ek Google Earth-en kapa bat jarri duela non GPS-ko ibilbideak ikusten diren.

wikidena1.jpg wikiruta.jpg

Horrez gain, ibilbideari buruzko informazio osagarriak eskainiko ditu, ibilbidearen iraupena eta hartzen duen gehieneko altuera, besteak beste. Gainera kapa honek mendi espedizioak ikustea ahalbidetuko du eta baita urpeko ibilaldiak ere. Tecnomaps-en artikulua irakurri (gazteleraz).

 Wikiloc GPS-ko datuak argitaratu eta partekatu daitezken web orrialdea da eta Google Maps dauka oinarritzat. Bertan, GPS-ko kokalekuak (track eta waypoint-ak) argitaratu, argazkiak gehitu, Google Earth-en (gazteleraz) kokalekuak hiru dimentsiotan ikusi, beste erabiltzaileek partekatzen dituzten kokalekuak deskargatu eta kokalekuetara iristen diren errepideetako ibilbideak lortu daitezke, beste erabilpen batzuen artean.

Iruzkina idatzi