Miramoneko altxorra

Aspalditik geneukan buruan geocache bat egitea eta duela egun pare bat GPSa hartu eta Miramonen ezkutatuta dagoen altxorraren bila abiatu ginen.

Hau izan da gure lehenengo Geocache-a.

Geocaching-en web orritik ibilaldiko lehenengo koordenadak GPS aparatuan sartu eta hurrengo koordenadak aurkitzeko pistak inprimatu genituen. Hiru pistaz osatua zegoen ibilaldia eta bilaketak 2 ordu inguru irauten zituela jartzen zuen.

 

 Lehenik eta behin Sanjeari, ibilbide honen egileari, eskerrak eman nahi dizkiogu joko hau gure esku jarri izanagatik eta baita hain leku polita bisitatu arazteagatik. Hemen aurki dezakezu ibilbidea.

GPSa eta pistak eskuartean, lehenengo puntura abiatu ginen, kasu honetan Arbideko Dorreak izan ziren gure helmuga. Lehenengo pistak zioenez teilatu koniko beltz bakoitzean dauden lehioak zenbatu behar genituen. Lehenengo proba nahiko erraza beraz.

arbide-dorreakonaonaona.jpg geo1-3onaona.jpg geo1-1onaona.jpg

Esandako zenbakia, hurrengo koordenadak emango zizkiguten ekuazio batzuetan sartu eta bigarren eta hirugarren puntuak lortu genituen.

Beharbada galdetuko duzu zergatik lortzen ziren bi puntu pista bakarretik. Ba hurrengo bi puntu horien artean dauden eskailera kopurua kontatu behar delako. Eskailerak igotzea tokatuko zaigu beraz!

2-puntuaonaona.jpg                     3-puntuaonaona.jpg

Lehenengo eta bigarren  puntuen artean dagoen distantzia nahiko handia da baina paisaia zoragarria da paseotxo bat emateko. Hirigunea atzean utzita, zuhaitz artean ibiltzeko aukera ematen du eta gainera, bigarren puntura iristean anfiteatro handi baten oinean aurkitzen zara. Ba eskailerak igotzera orduan. Kontuz ibili behar da batere kontatu gabe ez uzteko.

geo1-4onaona.jpg  geo1-5onaona.jpg

geo1-6onaona.jpg

Behin eskailerak kontatuta, berriro ere ekuazioetara joan eta laugarren puntua atera genuen. Bidean pixka bat atzera egin eta zubi haundia ezkerretan utziz, behekalderuntz eramango gintuen bidexka hartu genuen. Harri txintxoreko bidea da, sasi, lore eta zuhaitz artean, ibilaldi lasaigarri eta polita. Bideari jarraituz zubi txiki batetara heldu ginen, eta pistak esaten zuen bezala bertan zeuden ohol kopurua zenbatu genuen. Zenbaki honek altxorra zegoen lekura eramango gintuen, azken pista erabili genuen eta.

3-tik-lauraonaonaona.jpg  geo1-7onaona.jpg

geo1-8onaona.jpg 4-puntuaonaonaona.jpg

5.puntua beraz altxorra zen, baina ez genuen berehalakoan aurkitu, ez. Bidean aurrera jarraitzen genuela GPSak altxorra gure ezkerretan zegoela zioen, beraz aldapatxo bat igo eta sasi eta zuhaitz artean sartu ginen. Han ez zegoen ezer, beraz jeitsi eta hurrengo aldapatxotik igo ginen. Han ere ez genuen ezer aurkitu eta euriak gure ibilaldia bukatu baino lehenago zapuztu zigun. Beraz, kotxea hartu eta burumakur etxera abiatu ginen esku hutsik.

geo1-9onaona.jpg  5-puntuaonaona.jpg  geo1-11onaona.jpg

Hurrengo egunean, eguraldi hobexeagoa egokitu zen eta berriz ere altxorraren bila joateko martxan jarri ginen. Aurreko egunean bukatu genuen tokira joan ginen zuzenean eta buelta batzuk eman ostean, behingoz altxorra aurkitu genuen. Inork ez aurkitzeko moduan zegoen ezkutatuta, lurrak egindako zulo batean eta makil mordo bat gainean zituela.

geo1-13onaona.jpg

Irudietan ikusten den bezala, kaxa hartu, ireki eta han zeuden gu baino lehenago joandakoek utzitako “oparitxoak” eta kuaderno txiki bat. Kuadernoan gure izenak idatzi eta zeuden gauza guztietatik txapa bat hartzea erabaki genuen. Trukean Marokon erositako lastozko dromedario bat utzi genuen. Kaxa berriro itxi eta ahalik eta ondoen ezkutatu genuen aurkitutako leku berberean.

Google eath-en horrela ikusten da gure ibilaldia:

googleearthgeocach2onaona.jpg

Ba hauxe izan da gure lehenengo geocache-a, bi egunetan egin behar izan dugun arren, joku hau guztiei gomendatzen dizuegu. Oso ondo pasa dugulako, toki eder batean ibiltzeko aukera eman digulako, eta hori gutxi balitz, altxorra topatu genuenean sentitu genuen gogobeteagatik ere. Proba ezazu!

Mila esker berriz ere Sanjeari! Donostian dauden bederatzi altxor ezkutuetatik zortzi berak sortu ditu, hemen aurki ditzakezu. Gu irrikitan gaude beste bat topatzeko!

Ibilaldia irudietan ikusteko klikatu hemen

GPSari buruz zeozer jakin nahi baduzu: GPSa teknologiaren miraria 

©Naturgaia

Iruzkina idatzi