Zer da Geocaching-a?
Seguru azken aldian behin baino gehiagotan entzun duzula, baina… Ba al dakizu zer den Geocaching-a??

Mundu osoan zehar zabaldu den “altxorraren bila” da eta edonork parte har dezake! 220 herrialde baino gehiagotara iritsi da dagoeneko, munduan zehar 367.375 altxor daudelarik, eta Euskal Herrian ere hainbat altxor daude ezkutatuta.
Abentura gogoa badaukazu, GPS aparatu bat lortzea besterik ez zaizu falta jolasari ekiteko!
Geocaching-en web orrian (www.geocaching-hispano.com) altxorrak nun dauden begiratzea da lehenengo pausua, eta horietatik aurkitu nahi duzuna aukeratu, zure etxetik hurbil dagoen bat aukeratu dezakezu edota bidaian zoazen lekuren batean dagoena, horrela zure bidaiak dibertigarriagoak egin ditzakezu, baina hori zure esku dago.
Aukeratu duzun altxorra bilatzen hasteko, lehenengo koordenada emango dizute web orrialdean eta zuk zure GPSan sartu beharko duzu. Altxor batzuk koordenada bakarrarekin aurkitu daitezke, beste batzuk ordea, koordenada ugari izaten dituzte. Azken motako altxor bat aurkitu nahi baduzu, hurrengo koordenadak zeintzuk diren asmatzeko beharrezko pistak inprimatu eta horrela bidaiaren egunean guztia eskura izango duzu. Erraza ezta?
Altxorra ezkutatuta dagoen tokira iristea lortzen duzunean, zonaldea ondo arakatu eta kaxa bat aurkituko duzu. Bertan, altxorra egongo da. Kaxaren barruan kuaderno bat egon ohi da eta nohizbehinka, baita argazki kamera bat ere. Zer egin behar duzu guzti honekin?
Ba tira, altxorra hartu eta zure atzetik datozen bilatzaileentzat beste zeozer utzi, boligrafo bat, giltzari bat, edo okurritzen zaizun beste edozer izan daiteke. Koadernoan zure izena idatzi eta argazki makinarekin argazki bat atera. Bai koadernoa eta bai argazki kamera berriz ere kaxan sartu, horrela altxorraren bila zenbat jende joan den ikusi ahal izango da, eta argazkiak web orrian jarri ahal izango dituzte! Azkenik, kaxa berriro ere zegoen tokian ondo ezkutatu beharko duzu.
Ba listo! Jakin beharreko guztia badakizunez, prest zaude altxorraren bila hasteko!
