Track-ak marrazteko jokoa
Joko honetan zeuk marraztuko duzu ibilbidea, lera bertatik joan dadin. Eginez ikasten denez, jo helbide honetara Linerider.com
Hona hemen adibide bat:
Joko honetan zeuk marraztuko duzu ibilbidea, lera bertatik joan dadin. Eginez ikasten denez, jo helbide honetara Linerider.com
Hona hemen adibide bat:
Virtual Cable nabigatzaileak etorkizunean gidatzea erraztu dezake.

Baina, zer da Virtual Cable? Automobilen haizetakoan txertaturiko nabigatzailea da, jarraitu beharreko bidea, lerro edo kable gorriz haizetakoan erakusten duena.
Kontinente honi buruzko ezaguerak frogatu ditzakezu galdetegi honen bidez. National Geographic-ek egina da, My Wonderful World hezkuntza programarako.

Galdetegia zuzenean deskargatzen da Google Earth-en, beraz aurretik instalatuta eduki beharko duzu.
Ingelesa praktikatzeko ere balio dezake, eta erantzuna aukeratu ondoren, bi aldiz bere gainean klikatuz, zuzenean joko duzu erantzunaren gune geografikora.
Lezo Institutuko 4. DBHko ikasleek 2007ko azaroan Azterkosta programan parte hartu genuen. Talde parte-hartzaileek 6 laginketa puntuetan aritu gara datuak biltzen beharrezko baliabideekin: GPSa, uraren analisia egiteko materiala, argazki kamera, etab.
Ingurunea zehatz-mehatz aztertzeko, laginketa puntu bakoitzeko galdetegia bete dugu honako datuak jasoz: ingurunearen ezaugarriak, bertako izaki bizidunak, ingurumen arazoak…
Jasotako informazioa laburbilduta gaineratu dugu mapan, laginketa puntu bakoitzaren argazkiekin batera.