Landare inbaditzailea Azpeitian
Ikasberri Azpeitiko Ikastolatik, 06-07 ikasturtean, DBH 2rako, berde-berdeak abian jarritako proiektu berriari baietza eman genion: GPS hargailua erabiliz gure ingurunea hobeki ezagutzen laguntzeko proiektuari.

GPS-a erabiliz egin dugun lan honetan, ikertzaile bihurtu gara eta Azpeitikoa egin den landare inbaditzaile bat ezagutu, behatu eta ikertu dugu. Landare inbaditzaile honek Poligono japoniarra izena du, (Reynoutria edo Fallopia japonica) hain zuzen ere.
Herriko ekialdeko sarreran dagoen Magdalenako ermitan hasiera eman genion ibilbideari, Urola ibai ertzean zehar Loiolaraino, 3ren bat kilometro eginez, eta interes guneak behatuz. Itzulera Urola ibaiko beste ertzetik egin genuen.
